Hemen da bihar (20:00etan) izango den Ernesto Sevillaren bakarrizketarako informazio erabilgarri guztia.
Ateen eta tabernen irekiera
Anoetako 5. atea 19:00etan irekiko da, emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
Ostalaritza zerbitzua eta promozio bereziak 19:00etatik aurrera
Ostalaritza zerbitzua egongo da erabilgarri: edariak, ogitartekoak, hanburgesak eta pizzak eskainiko dira.
Gainera, 19:00etatik 19:30era Keler garagardoaren 2x1 promozio berezia egongo da. Ekitaldi osoan zehar, Comedy Combo bi promozio ere eskainiko dira: pizza + garagardoa edo freskagarria 5,50 €-ren truke, eta hanburgesa + garagardoa edo freskagarria 9,50 €-ren truke.
Gogorarazten dugu ezingo dela kanpotik ekarritako janari edo edaririk sartu estadiora.
Etorri aldez aurretik
1.500 pertsona baino gehiago bertaratzea espero da. Sarrerak zenbakitu gabe daudenez, aldez aurretik etortzea gomendatzen dugu.
Sarrerak salgai egongo dira ekitaldia hasi baino ordubete lehenagora arte
Oraindik ere eskuratu daitezke bai bakarrizketa honetarako bai ekainaren 12rako programatutako Eva Sorianoren emanaldirako sarrerak. Bazkideek eta RS Fan-ek, gainera, deskontu berezia dute.
Ernesto Sevilla - Sarrerak
Eva Soriano - Sarrerak
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin