12/21ETIK 01/05ERA, GABONETAKO UDALEKUAK ANOETAN

Gabonak Txurdinen Etxean

Gabonak Txurdinen Etxean» Realak Tilin Talanen eskutik antolatutako Gabonetako udalekuak hamar jardunaldi eskainiko ditu Anoetan, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, 2026ko abenduaren 21etik 2027ko urtarrilaren 5era.

Gabon hauetan, Txurdinek txikienak bere etxera gonbidatuko ditu. Santo Tomas azokatik Errege Magoen kabalgatara, Gabonetako tradizioek markatuko dute «Gabonak Txurdinen Etxean» udalekuaren egutegia.

Familiek udaleku osoa, hamar jardunaldiak barne hartzen dituena, kontratatu ahal izango dute, edo hobekien egokitzen zaizkien datak aukeratu. Abenduan, asteka erreserbatu ahal izango da, abenduaren 21etik 24ra eta 28tik 31ra. Urtarrilean, berriz, urtarrilaren 4a eta 5a banaka erreserbatu ahal izango dira, baita abenduko aipatutako egun solteak ere.

Haurra edo haren gurasoetako bat Realeko bazkidea edo RSFan bada, deskontu berezia izango du. Deskontua aplikatzeko, online izena emateko formularioko dagokion atalean bazkide -edo RSFan- zenbakia sartu besterik ez du egin beharko. Deskontua automatikoki aplikatuko da. 

Abenduaren 21ean, haurrak baserritarrez jantziko dira Santo Tomas azoka bisitatzeko. Hilaren 22an, argazki bat ateratzeko aukera izango dute Gabonetako photocall txuri-urdinean, eta parkera joango dira jolastera. Hilaren 23an, Anoetako Galtzaurdinen Eskolaren txanda izango da, eta parkera beste irteera bat egingo dute. Hilaren 24an, Gabon bezperan, Txurdinek berak jasoko ditu haurrek Olentzerorentzat prestatutako gutunak.

Udalekua abenduaren 28an hasiko da berriro, Gipuzkoa plazako jaiotza bisitatuz. Hilaren 29an, neguko laborategia eta parkeko jolasak izango dira, eta hilaren 30ean, parte-hartzaileek misterio bat argitu beharko dute gure maskotarekin batera, «Txurdin eta Anoetako misterioa» jardueran. Hilaren 31n, 2026ari agur esateko unea iritsiko da, Anoetan Urtezahar gaueko kotilioi batekin.

Urte berrian, urtarrilaren 4an, parte-hartzaileek beren desioen potoa eta 2027ko egutegia prestatuko dituzte. Urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalgatak eta gutunen entregak amaiera emango diete Txurdinen etxeko Gabonetako ospakizunei.

Jarduera 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, bi adin-taldetan banatuta:

  • 2 eta 6 urte bitartekoak
  • 7 eta 12 urte bitartekoak



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!