Ez dago besterik. Finalera iristeko Bernabeun berriz irabazi beharko da. Gaur, partida parekatu batean, zurien eraginkortasunak balantza desorekatu du. Realak aukerak izan ditu, eta argiak, baina ez du asmatu, eta handien aurrean hori gertatzen denean, galtzea tokatzen da. Kanporaketa oso maldan gora geratu da.
Reala ondo hasi da, goian presioa eginez eta zuriak atzetik arriskatzera behartuz. Kubok, eskuinarekin egindako jaurtiketa batean, eta Aguerdek, korner baten irteeran, "ia" jarri dute harmailetan. Kanpokoen lehen aukera arriskutsuan, Endrickek aurretik jarri du Real Madrid, Remiro gainditu eta gero. Txuri-urdinek erantzun ona eman diote Oyarzabalek Luninen eskuetara bidali duen erasoari. Ez zuen merezi markagailuan behetik joatea, baina eraginkortasuna erabakigarria izan da. Barrenek, area ertzetik egindako jaurtiketa indartsu batekin, atezainari hegan eginarazi dio baloia kornerrera bidaltzeko.
Bigarren zatia oso aukera argiarekin hasi da, agian argiena. Barrenek erdiraketa neurtua jarri du bigarren zutoinean eta Oyarzabalek, buruz, baloia atezainaren gorputzera bidali du gola zirudienean. Kanpokoek Endricken jaurtiketa batekin erantzun dute, langan jo duena. Realak ahal zuen guztia bultzatzen jarraitu du, baina lehen zatian baino indar gutxiagorekin. Remirok, Bellinghamen jaurtiketa batean, esku bikaina atera du bigarren gola saihesteko.
Ez da emaitzarik onena, baina ez da amore eman behar. Beste neurketa bat geratzen da eta aukera guztiak aprobetxatu balentria lortzeko. We are Real.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Aguerd (Aritz, min.77), Aihen (Javi López, min.83), Zubimendi, Sučić (Marín, min.64), Brais Méndez, Take, Barrene (Becker, min.64) eta Oyarzabal (kap)(Óskarsson, min.77).
Real Madrid: Lunin, Asencio (Lucas, min.46), Rudiger, Tchouameni, Fran García, Camavinga (Mendy, min.88), Ceballos, Guler (Rodrygo, min.83), Bellingham, Vinicius (kap)(Brahim, min.83) eta Endrick (Alaba, min.72).
Gola: 0-1: Endrick, min.19.
Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Asencio eta Lucasi.
Asistentzia: 37.373 ikusle.