Sansek galdu egin du gaur arratsaldean SkyFi Castalian Castellonen aurka (5-4). Gipuzkoarrek ondo hasi dute norgehiagoka, baina ez dituzte euren aukerak aprobetxatu; azken minutuetan, aldiz, dena galduta zegoela zirudienean, berdinketa izugarri bat lortzeko oso gertu gelditu dira. Lastima.
Norgehiagoka donostiarren nagusitasunarekin hasi da. Txuri-urdinenak izan dira lehen bi aukerak: Eceizak area kanpotik egindako jaurtiketa bat eta Aguirreren burukada bat. Hala ere, etxeko taldea izan da markagailuan aurreratu dena, Mabilek Alcazarren erdiraketa bat sare barrura errematatu ostean. Gure bigarren taldeak berehala erantzun du: Eceizabarrenak valentziarren arean baloia berreskuratu du eta Carrerari utzi dio. Aurrelari Oreretarrak ez du barkatu eta denboraldiko bere seigarren gola sinatu du. Atsedenaldira iritsi aurretik, Aranak etxekoen bigarren gola saihestu du Israel Suerori egindako geldiketa bikain batekin.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Jakobsenek 2-1ekoa egin du Mabilen pase baten ostean. Handik gutxira, Israel Suerok abantaila handitu du. Gipuzkoarrek ez dute erreakzionatzen jakin eta Álex Calatravak laugarrena sartu du. Amore eman beharrean, aurrera jarraitu dute eta Dani Diazek aldaratze bat aprobetxatu du 4-2koa egiteko. Castelloarrek, ordea, bosgarrena lortu dute. Penalti puntutik sartu du Douglas Aureliok. Gure bigarren taldeak adoretsu erantzun du: Osazuwak, eta handik gutxira Peruk, aldeak murriztea lortu dute amesten jarraitzeko. Azken minutuetan, porrota ziurtatuta zegoela zirudienean, Gorka berdinketa lortzear egon da, Dani Diazen erdiraketa oso gutxigatik kanpora bidali ostean.
Gertu izan dugu balentria neurketa izugarri baten ondoren. Gure taldeak ez ditu inoiz besoak jeitsi. Hurrengo jardunaldian, Valladoliden aurka, garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute.
Fitxa teknikoa:
CD Castellón: Matthys, Mellot, Alberto, Salva Ruiz (kap.) [Mamah, min. 46 (De Nipoti, min. 70)], Lucas A. (Sienra), D. Barri (M. Doué, min. 81), Gerenabarrena, Mabil, Suero (Douglas, min. 63), Cala eta Jakobsen.
Sanse: Arana, Garro, Beitia, P. Rodríguez (kap.), Balda (Agote, min. 61), Carbonell (Díaz, min. 54), Aguirre (Osazuwa, min. 84), Eceizabarrena, Astiazaran (Mariezkurrena, min. 84) , Ochieng (Marchal, min. 61) eta Carrera.
Golak: 1-0: Mabil, min. 25; 1-1: Carrera, min. 29; 2-1: Jakobsen, min. 49; 3-1: Suero, min. 51; 4-1: Cala, min. 59; 4-2: Díaz, min. 64; 5-2: Douglas (pen.), min. 83; 5-3: Osazuwa, min. 89; 5-4: P. Rodríguez, min. 94.
Epailea: Alejandro Ojaos. Txartel horia atera die etxeko Suero, Douglas eta De Nipotiri eta kanpoko Baldari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin