REAL SOCIEDAD – CA OSASUNA (21:00)

Bat eginda, sailkapenaren bila

VĂ­deo

Reale Arenak bizi izan ditu bere lehen arratsalde bereziak, gaur da bere lehen gau handia bizitzeko eguna. Txuri-urdinek Osasuna hartuko dute final-zortzirenetako kanporaketan, eta horrek ilusioaren sua piztu du txuri-urdinen bihotz guztietan. Gorritxoek Sadarrera egin genuen azken bisitan erakutsi zuten inoiz ez dituztela besoak jaisten. Topaketa hura gogoan izateak helburutik gertuago jarriko gintuzke, oraingoan gure zaleen indarrarekin.

Edozein xehetasun sailkapen txartela eman edo etxera bidal zaitzake. Horregatik da inoiz baino garrantzitsuagoa zaleen eta taldearen arteko batasuna. Norgehiagokan zehar une zailak egongo dira, elkartu eta sufritu egin beharko da, eta besteetan gure taldearen kalitateak aurkaria gainditu ahal izango du. Guztietan, harmailak eta jokalariak izango dira bat. Pasearen bila. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!