Gure hirugarren taldeak bana berdindu du Etxezurin Deustoren aurka urteko azken partidan. Gipuzkoarrak hobeak izan dira lehen zatian. Karrikaburuk bi aukera on izan ditu bere taldea aurretik jartzeko: erdiraketa arriskutsua errematatzailerik aurkitu gabe eta epaileak baliogabetu duen gola jokoz kanpokoa adierazi ondoren. Txuri-urdinen gola korner jaurtiketa batean iritsi da Goikoetxeak buruz errematatu eta gero bigarren zutoinean. Bizkaitarrek ia ez dute gure bigarren taldekaren atea urduritu baina, baita korner batean ere, partida berdintzea lortu dute Etxanizen burukada bati esker.
Bigarren zatia parekatuagoa izan da. Etxekoek asko estutu dute aldageletatik igaro ostean eta markagailuari buelta emateko zorian egon dira Gaubeka, Etxaniz eta Marquesen bitartez. Txuri-urdinek ere aukerak izan dituzte, Teijeiraren falta jaurtiketa bat abagune onena izanik. Gipuzkoarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute luzapena, baina ez dute ia sufritu. Gure hirugarren taldeak gehitzen jarraitzen du bigarren postuan mantentzeko beste jardunaldi batez. Datorren urtea Zubietan hasiko dute Sestao River jasotzen, azpitaldeko talderik onenetakoa.
Fitxa teknikoa:
SD Deusto: Fuentes, Ruiz de Mendarozqueta, Gaubeka, Tejada (Gómez-Marañon, min. 85), Valiente (Prieto, min. 81), Sanchez-Contador (E. Martinez, min. 81), Dañobeitia, Etxaburu (Murgoitio, min. 70), Etxaniz, Baroja (Jimeno, min. 70) eta Marques.
Real C: Ortega, Cortes, Sukia, Cantero, Zoilo, Goñi (Zubillaga, min. 63), Goikoetxea, Magunazelaia (Lespinasse, min. 63), Kortajarena (Teijeira, min. 83), Regil eta Karrikaburu.
Golak: 0-1: Goikoetxea, min. 26; 1-1: Etxaniz, min. 38
Epailea: Palacios Arrugaeta. Txartel horia erakutsi die etxeko Etxaburu, Ruiz de Mendarozqueta eta Barojari eta kanpoko Goikoetxeari. Kanpoko Canterori txartel gorria eraktusi dio bigarren txartel horia erakutsi ostean (min. 90).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin