Belar hockeyko gure taldeak bana berdindu du gaur eguerdian Bera Beran RC Poloren aurka. Txuri-urdinek oso ondo hasi dute partida, eta aukera argiak izan dituzte markagailuan aurrea hartzeko. Minutuek aurrera egin ahala neurketa berdinduz joan da eta katalanek ere aukerak izan dituzte atsedenaldia baino lehen abantaila lortzeko.
Hirugarren laurdena hasi eta gutxira iritsi da donostiarren gola, Sofia Darnayren bidez. Zailena eginda zegoela zirudien, baina kanpokoek aurrerapausoa eman eta berehala berdindu dute norgehiagoka. Berdinketa justua, zelaian ikusitakoa kontuan hartuta. Puntu ona lortu dute txuri-urdinek, sailkapenean zenbait postu gorago dagoen aurkariaren aurka batzen jarraitzeko. Bihar, beste hitzordu bat Bera Beran, UD Taburienteren aurka.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin