Duela 30 urte Realak Europako Errekopako bigarren erronda jokatu zuen. Arerioa Dinamo Minsk izan zen eta joaneko partida Atotxan jokatu zen. Kanpokoek abantaila lortu zuen bosgarren minutuan Konratieven golari esker. Hala ere, txuri-urdinak behin eta berriz saiatu ziren eta berdinketaren bila joan ziren. Gipuzkoarrek, azken minututan, partida orekatzea lortu zuten Gajateren golari esker.