SANSE 1-1 BURGOS CF

Berdinketa estreinaldian

Vídeo

Gure bigarren taldeak Burgosen aurka berdindu du bana denboraldiaren estreinaldian. Gipuzkoarrak aurretik egon dira markagailuan minutu askotan zehar, baina kanpokoek gola egitea lortu dute amaitzeko hogei minutu falta zirenean.

Hasiera ezinhobea izan da. Hirugarren minutuan, lehenengo aukera arriskutsuan, txuri-urdinek lehenengo gola lortu dute, Roberto Lopezek Martinez Losaren pasea aprobetxatu ondoren. Xabi Alonsoren mutilak nagusi izan dira lehenengo zatian eta pare bat abagune izan dituzte abantaila handiagotzeko. Kanpokoek, bestalde, ez dute arrisku handirik sortu eta ez dira ia Moises Ramirezen atera irisi.

Baloiaren jabetza txuri-urdina izaten jarraitu du aldageletatik igaro ondoren. Burgos, hori bai, geroz eta arrisku gehiago sortzen joan da. Donovan Juniorrek izan du argiena, baina kanpora joan da gutxigatik. Atezain txuri-urdinak pare bat geldiketa bikain egin ditu kanpokoen gola saihesteko, baina hirugarrenean ez dute barkatu. Borja Sanchezek aldaratze bat aprobetxatu du área barruan berdinketa lortzeko.

Puntu bat denboraldia hasteko. Xabi Alonsoren mutilek Salamancara bidaiatuko dute hurrengo astean Unionistasen aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ramirez, Petxarroman, Aranbarri, Pacheco (Blasco, min. 75), Jimenez, Zubimendi, Gorostidi, Thior, López (Veiga, min. 68), Djouahra (El Haddadi, min. 92), Martínez Losa.

Burgos CF: Palatasi, C. Martínez, Pizzorno, Undabarrena, Indiano (Goti, min. 74), Toche (Albistegui, min. 63), Pisculichi, Juanma, R. Sánchez, Córdoba (Donovan Jr., min. 46), B. Sánchez.

Golak: 1-0: Lopez, min. 3; 1-1: B. Sanchez, min. 67

Epailea: Martínez Garcia. Txartel horia erakutsi die Thior eta Petxarromani y a los visitantes Undabarrena e Indiano.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!