REAL VALLADOLID 1-1 REAL SOCIEDAD

Berdinketa estreinaldian

Vídeo

Liga hasiera ona. Realak puntu bat lortu du Valladoliden, denboraldiaren estreinaldian. Gutxiagotik gehiagora joanda, donostiarrek etxekoek lehen zatian sartutako gola berdindu dute bigarren zatian. Etxetik kanpo puntu bat lortzea beti da ona hasteko.

Lehen zatia oso parekatua izan da, eta Realak jokoa kontrolatu du. Sergioren taldeak arriskua sortu du hegaletatik sartuta, baina Remirok eta atzelariek ondo urrundu dituzte etxekoen erasoko aukerak. Realak, bere aldetik, arriskua sortu nahi izan du Porturen abiadurarekin eta Barrenetxearen abileziarekin. murrziarraren kanpora joan den bolea bat eta Isaken beste jaurtiketa bat izan dira txuri-urdinen aukerarik onenak. Lehen zatiko azken minutuetan Michelek, etxekoen kapitainak, bete taldea markagailuan aurretik jartzeko errematea lortu du.

Realak ondo hasi du bigarren zatia, Aihenen jaurtiketa batekin, baina kanpora joan da gutxigatik. Imanolen mutilek baloiaren jabetza gehiago izan dute eta, falta urrun batean, Roberto Lopezek berdinketa lortu du. Bana markagailuan eta Reala geroz eta hobeto neurketan. Azken txanpan partida parekatuagoa egon da, eta bi taldeek ahalegin txikiak eginez.

Abiapuntu ona itxaropen handiko denboraldi honentzat. Orain, bigarren neurketaren bila. Igandean Reale Arenan estreinatuko gara Real Madriden aurka. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Valladolid: Masip, Moyano (kap), Joaquin, Bruno, Nacho, Michel (Kike Perez, min.70), Nacho, Oscar Plano (Hervias, min.70), Orellana, Waldo (Weissman, min.80) eta Sergi Guardiola.

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Llorente, Aritz (kap), Aihen, Zubeldia, Merino, Lopez (Oyarzabal, min.78), Portu, Barrenetxea (Januzaj, min.78) eta Isak (Bautista, min.78).

Golak: 1-0: Michel, min.39. 1-1: Lopez, min.60.

Epailea. Melero Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Michel, Nacho, Waldo eta Joaquinentzat eta kanpoko Aritzi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!