Talde txuri-urdinak berdinketa garrantzitsu bat lortu du Newcastleren aurka (0-0) U21 Premier League International Cup txapelketako estreinaldian. Neurketa aukera argiegirik gabe hasi da. Dani Diaz izan da donostiarren aldetik gehien ahalegindu den jokalaria, erasoko sentsazio onenak sortuz. Aukerarik arriskutsuena etxekoentzat izan da: Parkinson bakarrik geratu da Folgadoren aurrean, baina Realeko atezaina bikain atera da eta Harrisonek, aldaratzean, langa gainetik bidali du baloia.
Bigarren zatian nagusi izan dira txuri-urdinak eta garaipena lortzeko aukerak izan dituzte. Dario Ramírez eskuinkada indartsu batekin gola sartzetik oso gertu gelditu da. Taylor atezainak geldiketa harrigarria egin behar izan du. Azken txanpan, Oleagak gertu izan du garaipenaren gola, ezkerretik oso gutxigatik desbideratuta joan den bolea batekin. Norgehiagokako azken minutuetako nagusitasunaren arren, markagailua ez da mugitu. Berdinketa Jon Ansotegik zuzentzen duen taldearen estreinaldian, datorrenerako sentsazio onak utziz. Hurrengo partida abenduaren 10ean izango da Brighton & Hove Albion taldearen aurka.
Fitxa teknikoa:
Newcastle United (U21): Taylor, Ashby, McArthur, Heffernan (kap.), Pivas, Bailey, Al. Harrison, Munda, Neave (Bryant, min. 75), Seung-Soo eta Parkinson (Brayson, min. 70).
Real Sociedad (U21): Folgado, Dadie (Larrañaga, min. 46), Ayo, Calderón, Agote, Oleaga, Eceizabarrena (Shuaib, min. 86), Mariezkurrena (kap.), Díaz (Ramírez, min. 46), Marchal (Elcano, min. 86) eta Osazuwa (Chávez, min. 80).
Epailea: Ben Robinson. Txartel horia atera die etxeko McArthur y Heffernani eta kanpoko Eceizabarrena, Ramírez eta Agoteri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin