Sanse gaur arratsaldean estreinatu da Zubieta Estadioan, Albaceteren aurka hutsera berdinduta. Neurketa oso parekatua hasi da, eta minutuek aurrera egin ahala, donostiarrek hobera egin dute, baina ezin izan dituzte hiru puntuak atera.
Norgehiagokak hasiera zirraragarria izan du bi taldeen aldetik, eta aukerak izan dira bi ateetan. Aurkariek hainbat aukera izan dituzte lehen zatiaren hasieran: bi Jefterenak eta bat Lazorena, baina Fragak, langak, eta beste behin Fragak, kanpokoen gola saihestea lortu dute. Ondoren, Ochiengek izan du argiena txuri-urdinen aldetik. Baloiak sare barruan bukatu du, baina gola baliogabetu da jokoz kanpo zegoelako. Atsedenaldira iritsi aurretik, donostiarrek atea irekitzeko aukera izan dute, lehenik Ayoren korner baten ostean egindako erremate batekin eta, ondoren, Astiazaranen jaurtiketa batekin. Zoritxarrez, Mariñok bi jaurtiketak gelditu ditu. Neurketa oso parekatuta iritsi da atsedenaldira.
Aldageletatik igaro ostean, gure taldea beste martxa batekin atera dira, eta taldeko jokaldi on baten ostean, Ochiengek erdiratu du eta Eceizabarrenak buruz egindako erremate bikaina Mariñok gelditu du. Gipuzkoarrek abaguneak sortzen jarraitu dute eta Astiazaranek, eskuin hegaletik, Carrerak errematatu ezin izan duen erdiraketa jarri du eta Ochiengek kanpora bidali du baloia. Kontraeraso batean, Albacetek aukera paregabea izan du Jefteren eskutik, baina Fraga bikain aritu da beste behin. Mantxakoak hurbildu ondoren, gure bigarren taldeak arriskua sortzen jarraitu du. Carrerak bi aukera oso on izan ditu: lehenengoa itzuli erdian eta bigarrena oso gutxigatik errematatzea lortu ez duen beste erdiraketa bat. Txuri-urdinak azken unera arte saiatu dira, baina markagailua ez da mugitu.
Irabazi ezin denean, gutxienez ez galdu. Berdinketa Zubieta Estadioko estreinaldian. Hurrengo jardunaldian, lehia etxetik kanpo Zaragozaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Dadie, Ayo (Beitia, min. 63), Kita, Agote, Aguirre (Oleaga, min. 86), M. Rodríguez (kap.), Eceizabarrena (Mariezkurrena, min. 63), Astiazaran (Díaz, min. 86), Ochieng (Marchal, min. 82) eta Carrera.
Albacete Balompié: D. Mariño, Fran Gámez (Lorenzo, min. 85), Vallejo, C. Neva, Jogo, A. Melendez, Riki (kap.) (Pacheco, min. 82), Lazo (Morci, min. 67), V. Valverde, Jefté T. (Escriche, min. 82) eta A. Medina (Pepe Sánchez, min. 67).
Epailea: Carlos Muñiz. Txartel horia atera die etxeko Dadie, Carrera, M. Rodríguez eta Mariezkurrenari eta kanpoko Aguadori.
Ikusle kopurua: 1.048 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin