Gure belar hockeyeko taldeak berdinketa batekin eman dio hasiera denboraldiari Bera Beran jokatutako neurketan CH Sardineroren aurka. Kanpokoak azkar aurreratu dira markagailuan eta txuri-urdinek hasiera zail honi aurre egin behar izan diote.
Gipuzkoarrek berdinketa lortu eta denbora izan dute garaipena lortzeko, baina kanpokoak, aurten mailaz igo direnak, ondo defenditu dira. Hurrengo astean, txuri-urdinek UD Taburienteri bisita egingo diote, gaurko puntuari jarraipena emateko helburuarekin.
Gainera, neurketa hasi baino lehen, omenaldi polit bat egin zaie uda honetan Realeko lehen eta bigarren taldeko jokalari izateari utzi diotenei, erakutsitako dedikazioa eskertzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin