SANSE 1-1 REAL OVIEDO

Berdinketa justua

Vídeo

Sansek puntu bat lortu du berriro ere Real Oviedoren aurka etxean berdindu ostean. Partida oso lehiatua izan da, eta ondorioz berdinketa ere justua izan da bi taldeentzat-

Sanse Reale Arenara itzuli da bigarren mailako talde gogorrenetako baten aurka jokatzeko. Lehenengo zatiaren inguruan esatekoak gutxi. Baloiaren jabetza eta gol aukerak bi taldeen artean banatu dituzte. Jimmy eta Obengen jaurtiketa bikoitz bat izan da lehenengo zatiko aukera garbiena. Partida oraindik airean, eta dena erabakitzeko.

Bigarren zatia oso ezberdina izan da. Gerturatze batzuen ostean, Olasagastik estreinatu du markagailua etxekoentzat Blascoren erdiraketa bat errematatu ostean. Gol izugarria eta markagailuan aurretik. Hala ere, asturiarren erantzuna berehala iritsi da. Borja Bastonek ez du barkatu atezainaren aurrean eta berdinketa ezarri du markagailuan. Neurketa asko ireki da azkenengo minutuetan eta bi taldeek izan dituzte garaipena lortzeko gol aukerak. Sanseren partetik Martinen burukada izan da garbiena, kanpokoen partetik berriz Borjak lehenengo eta Mossak ostean eginiko jaurtiketa bikoitz bat izan da markagailuan aurrea hartzeko izan duten gol aukera garbiena.

Beste puntu bat lortu du gure filialak aurkari gogor baten aurka. Datorren ostegunean aste barruko jardunaldia izango da, eta Almeria bisitatuko dugu. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco, G. de Zarate, Arambarri, Romero, Olasagasti (Sangalli, min. 91), Aldasoro (Pokorny, min. 70), Alkain, Kortajarena (Lopez, min. 46), Valera (Martin, min. 70) eta Karrikaburu (Martón, min. 82). 

Real Oviedo: Femenias, Lucas, D. Costas, D. Calvo, Mossa (kap.) (Arribas, min. 87), Brugman (Javi Mier, min. 64), Jimmy, Sangalli (Joni Montiel, min. 64), Borja S., Obeng (Pombo, min. 79) eta Viti (Borja Baston, min. 64). 

Golak: 1-0: Olasagasti, min. 57; 1-1: Borja Baston, min. 65 

Epailea: González Francés. Txartel horia atera dei Sanseko Kortajarena eta Arambarriri eta Oviedoko Jimmyri.

Asistentzia: 3.028 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!