VALENCIA CF 0-0 REAL SOCIEDAD

Berdinketa Mestallan

Vídeo

Realak puntu bat eskuratu du Mestallatik arratsaldean jokatutako partidan. Bi taldeetako batek ere ez du aurkariak baino meritu gehiago egin hiru puntuak eskuratzeko. 

Reala oso ondo sartu da partidara. Porturen pare bat jokaldi azkarrek argi utzi dute txuri-urdinak hiru puntuen bila atera direla. Lehen zatiko aukera argiena Oyarzabalek botatako falta jaurtiketa batean iritsi da. Le Normandek buruz errematatu du, etxeko atezaina geldiketa bikaina egitera behartuzz. Bordalasen gizonek ez dute Remiro kezkatu lehen denbora guztian. Reala zertxobait gehiago izan da lehen berrogeita bost minutuetan.

Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du, baina valentziarrek izan dute aukerarik onena. Maxi Gomezek aurrez aurre izan du Remiro eta nafarrak bikain salbatu du arriskua. Realak hurbilketa asko izan ditu, baina Porturen erremate bat izan ezik, kosta egin zaio gol aukera garbiak sortzea. Azken txanpan etxekoek Remirorekin topo egin dute berriro Bryanen jaurtiketa batean.
Berdinketa eta aurrera. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Mamardashvili, Thierry, Christian (Soler, min.46), Comert (Racic, min.70), Gayá (kap), Foulquier, Hugo, Ilaix (Guedes, min.70), Musah (Hugo Duro, min.80), Bryan eta Maxi Gómez (Marcos André, min.80).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.91), Zubeldia (Aritz, min.64), Le Normand, Rico, Zubimendi, Merino, Rafael (Silva, min.73), Oyarzabal (kap), Portu (Januzaj, min.73) eta Sorloth (Isak, min.64).

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak etxeko Christian, Ilaix, Hugo eta Racicentzat eta Zubimendi eta Zubeldia kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!