REAL SOCIEDAD – RC DEPORTIVO A CORUÑA (IGANDEA, 16:15)

Reala ikusteko gogoa

Azkenean klubetako futbola itzuli da. Hiru aste luze gure Reala partida ofizialean jokatzen ikusi gabe, itxaronaldia gaur amaituko da. Realzaleek RC Deportivo A Coruña hartuko dute 16:15etik aurrera Anoetan, bere taldea berriz ikusteko ilusioz. Hilabete eskasean zortzi partida jokatuko dira, bost LaLigan eta hiru UEFA Europa Leaguean, eta lehen duelutik ahalik eta puntu gehien lortu nahi dugu.


Deportivo bide luzea egin ondoren itzuli da eliteko futbolera. Izen handiko fitxaketak, inbertsio estratosferikoa eta partida bakarra galdu duen hasieraren ondoren, talde galiziarra ez ohiko igo berritzat jo dezakegu. Antonio Hidalgok, igoeraren protagonista nagusietako bat, planteamendu propositiboa, pragmatikoa eta moldagarria zuzentzen du, partidaren testuinguruaren arabera bertikaltasuna menderatzea edo ustiatzea helburu duena.


Nahiz eta Marc Casadó eta Pierre-Emerick Aubameyang bezalako baja garrantzitsuak izan, oso hamaikako ezaguna aurkeztuko dute, euren erasoko armen aurrean kontzentrazio handia eskatuko duena, José María Giménez beteranoak eta Bright Ede gazteak zuzendutako sendotasun defentsiboa ahaztu gabe.


Taldeak, Pellegrino Matarazzoren luparen pean, gogor lan egin du geldialdi honetan partidak kudeatzeko hain beharrezkoa den eraginkortasun horretan. Gaur ez dago froga gehiago egiteko astirik, erakusteko unea da. Tentsio altuko hilabete bat dugu aurretik, eta ahalik eta ondoen hasiko dugu. Reala ikusteko gogoa dago. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!