Gure belar hockeyeko taldeak bana berdindu du gaur arratsaldean Santanderren RS Tenisen aurka. Txuri-urdinak nagusi izan dira ia partida osoan eta bigarren laurdena hasi eta gutxira markagailuan aurrea hartzea lortu dute Agostina Ayalaren bitartez. Neurketan nagusi izan arren, eta garaipena gertu zutenean, etxekoek berdinketaren gola lortu dute amaierarako bost minuturen faltan, penalty korner baten ostean. Bi puntu lortu dituzte lehen bi jardunaldietan Jorge Perezen neskek, eta denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute datorren astean Bera Beran, CD Terrassaren aurka.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin