INSIDE

Bere lehen eguna

Vídeo

Take Kubok bere lehen egun osoa bizi du du Realeko jokalari gisa. Atzo arratsaldean Hondarribian lur hartu ondoren, jokalariak egun ‘lanpetua’ izan du. Goizean, azterketa medikoa egin diote Gipuzkoako Poliklinikan, eta, klub txuri-urdinarekin lotura sinatu ondoren, Miramar Jauregiko kokagune zoragarrira joan da, komunikabideekin argazki-saio bat egitera. Ondoren, Reale Arenara joan da bere lehen prentsaurrekoa ematera eta bertan izan diren kazetariei arreta ematera.

Arratsaldean, denboraldi honetako beste bi fitxaketekin batera, Momo Cho eta Brais Mendez, Kubok zaleen berotasuna sentitu ahal izan du. Hiru futbolariek sinadura ekitaldi polita egin dute Elkano kaleko dendan eta, ordu eta erdiz, euren taldeko futbolari berriak bertatik bertara ezagutzera joan diren jarraitzaile guztiei egin diete harrera.

Baina hor ez da amaitu Japoniako futbolariarentzako jardunaldia, tarte hori zaleekin partekatu ondoren Zubietara joan baita bakarkako lan saio bat egitera. Bertan Imanol Alguacilekin egin du topo, eta txuri-urdin gisa bere lehen inpresioak partekatu ditu. Bihar bertan entrenatuko da gainerako kideekin, Realaren instalazioetan egingo den goizeko saioan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!