Dagoeneko eska ditzakezu abuztuaren 26an, 21:00etatik aurrera, Santiago Bernabéun jokatuko dugun ligako partidarako sarrerak. Real Madridek 609 sarrera bidaliko dizkio klub txuri-urdinari (prezio bakarra: 70 euro), eta honela banatuko dira:
- 499 sarrera bazkideen eta RS Fanen eskaeretarako.
- 55 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 55 sarrera peñentzat.
Sarrerak abonatuaren atariaren bidez eskatu beharko dira gaurtik abuztuaren 20ra bitartean (12:00etan itxiko da epea). Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta nahitaezkoa izango da bai eskatzailea bai laguntzailea bazkideak edo RS Fan izatea.
Eskaera egiteko, 10 euroko erreserba-zenbatekoa ordaindu beharko da. Zozketan sarrerarik egokitu ezean, zenbateko hori itzuliko zaizu; sarrera egokituz gero, berriz, sarreraren azken preziotik deskontatuko da. Sarrera egokitu eta jasotzen ez baduzu, ez zaizu erreserba-zenbatekoa itzuliko.
Eskaerak egiteko epea amaitu ondoren, hilaren 20an egingo da eskatzaileen arteko zozketa, baldin eta eskaeren kopuruak eskuragarri dauden sarreren kopurua gainditzen badu. Hilaren 20an, arratsaldeko lehen orduan, gure webgune ofizialean kontsultatu ahal izango duzu sarrerarik egokitu zaizun.
Sarrera egokituz gero, sarrerak eskatu dituen pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du, gainerako zenbatekoa (60 €) ordaintzeko jarraibideekin. Sarreren ordainketa osatu ondoren, partida baino 48 ordu lehenago jasoko ditu sarrerak formatu digitalean, abonatuaren atarian duen erabiltzaile-profilari lotutako helbide elektronikoan.
Zenbateko osoa ordaindu ondoren, sarrerak eskatu dituen pertsonak formatu digitalean jasoko ditu sarrerak (partida baino 48 ordu lehenago), abonatuaren atarian duen erabiltzaile-profilari lotutako helbide elektronikoan.
Sarrera izendunak
Sarrerak izendunak izango dira; beraz, izen-ematea Madrilera joango diren pertsonen datuekin osatzeko eskatzen dizugu, sarrera ordaindu ondoren ezingo baita izenik aldatu. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena eta pertsona horren NANa bat datozela egiaztatuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin