Zaleak Reale Arenara itzuli dira. Eta berriro dator 'Zure argazkia taldearekin' ekimena; horrela, ba, Reale Arenan jokatuko diren partidetan 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek zelaira salto egin eta Realeko jokalarien ondoan argazkia ateratzeko aukera izango dute berriro.
2021/2022 denboraldian, gainera, etxeko txikiek lehen taldeko zein Sanseko jokalariekin atera ahal izango dituzte argazkiak. Hori bai, Sanseko partidetan, baldin eta lehen taldeak asteburu berean Reale Arenan jokatzen ez badu.
Nola eman izena
Izena emateko, inprimakia bete behar da. Inprimaki hori, orokorrean, lehen taldearen eta Sanseren partiden aurreko asteartean egongo da prest. Inprimakia webgune ofizialeko 'RS Txiki' atalean egongo da eskuragarri. Egun batzuk lehenago, aukeratutako 25 pertsonekin harremanetan jarriko gara emandako posta elektronikoaren bidez, zer ordutan eta non aurkeztu behar diren adierazteko.
Realeko bazkideek doan gozatu ahal izango dute esperientzia horretaz, eta bazkide ez direnek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dituzte (bi sarrera jasoko dituzte partidaz gozatzeko).
Derbia
Bihar, asteartea, goizeko 9:00etan, Realaren eta Athletic-en arteko partidarako formularioa irekia egongo da.
Osasun-baldintzek ahalbidetzen duten arte, haurrek maskara erabiliko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin