Larunbatean, Real Sociedad eta RC Celta de Vigo taldeen arteko LaLigako norgehiagokan, ez da 'Zure argazkia taldearekin' ekintza antolatuko, osasun egoera dela eta.
Beraz, astearte honetan ez da formularioa prestatuko ‘Zure argazkia taldearekin’ ekintzan parte hartzeko. Ekimen horri esker, Reale Arenan jokatzen diren partidetan 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek zelaira salto egin eta Realeko jokalarien ondoan argazkia ateratzeko aukera dute. Jokalariekin batera eskutik irtengo den gazterik ere ez da izango, ezta banderekin egiten den ohiko pasilloa ere.
Neurri horrek Reale Arenan %100eko edukiera izan arte iraungo du. Sentitzen dugu sortutako eragozpenengatik, eta espero dugu egoera laster hobetuko dela eta ahalik eta lasterren gozatu ahal izango dugula hainbeste ilusio pizten duten jarduera horiez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin