Euskalteli esker

Besarkada bat?

Vídeo

Sentimendua era askotan erakusten da. Atzo Tolosan era ezin hobea ikusi genuen sentimendua erakuteko. Txiki batek besarkada bat eskatzea ezin da ordaindu. Eta hori izan zen atzo Tolosan gertatu izan zena. Besarkada bat baino askoz gehiago.

Afizioak beti erantzuten du, eta are gehiago lehen taldeko bi jokalari ezagutzeko. Atzo arratsaldean Tolosak festa txikia bizi izan zuen Juanmi Jimenez eta Alvaro Odriozolarekin. Babesle txuri-urdina den Euskaltelek antolatutako ekitaldiari esker, bi jokalariek oso arratsalde atsegina igaro zuten San Francisco 19 kalean Euskaltelek duen dendara hurbildu ziren zale guztiekin. Argazki asko, sinadurak, irribarreak eta, nola ez, animo mezuak eta dudarik ez igandean Celtari irabaziko diogula. Oso arratsalde txuri-urdin polita. Eskerrik asko, Tolosa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!