REAL SOCIEDAD 1-1 ATLÉTICO DE MADRID

Beste aurpegi bat

Vídeo

Realak berdinketa lortu du gaur gauean Atletico de Madriden aurka jokatutako partidan. Matarazzo aulkian estreinatu izanak intentsitate handiko taldea utzi digu. Etapa berri bati beste aurpegi batekin ekiteko puntu bat.

Oyarzabalen area aurrealdetik egindako jaurtiketa baten bidez eman dute abisua, eta madrildarrek, berriz, kanpora joan den Julianen erremate batekin arriskua sortu dute. Lehen zatiko azken txanpan bi aukera oso on izan dituzte txuri-urdinek. Lehenik, Oyarzabalen erremate bat, Takeren jokaldi bikain baten ostean, gutxigatik kanpora joan dena, eta Guedesen erremate bat, Solerrek desbideratu duena, baina ez nahikoa Oblak saihesteko.

Bigarren zatia kanpokoen kontraeraso batekin hasi da eta Sorlothen burukadarekin bukatu da. Realak oso ondo erreakzionatu du eta laster berdintzea lortu du Guedesi esker. Portugaldarrak Kuboren asistentzia errematatu du minutu batzuk lehenago jasotako kolpea baretzeko. Golaren ostean oso minutu onak iritsi dira Realarentzat. Kubok gertu izan du bigarrena eta Oyarzabalek ezin izan du Oblak gainditu. Reala hobeto aritu da bigarren zatian, baina madrildarrek ere aukera ona izan dute Griezmanen baselina batekin. Luzapenean txuri-urdinek abagune oso argia izan dute. Solerrek garaipen usaina zuen baloi bat kanpora bidali du.

Taldeak eman duen irudia bikaina izan da, nahiz eta hiru puntuak ez eskuratu. Matarazzoren Realak izaera, kemena eta nortasuna erakutsi ditu. Horrela jarraitu behar dugu ostiralean Getafen.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Martín, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Turrientes (Marín, min.73), Soler, Brais Méndez (Oskarsson, min.88), Take (Zakharyan, min.88), Guedes (Barrene, min.73) eta Oyarzabal (kap).

Atlético de Madrid: Oblak, Llorente, Pubill, Ruggeri (Le Normand, min.46), Koke (kap)(Raspadori, min.72), Barrios (Gallagher, min.46), Giuliano, Baena (Johnny, min.60), Sorloth eta Álvarez (Griezmann, min.60).

Golak: 0-1: Sorloth, min.50. 1-1: Guedes, min.55.

Epailea: Juan Martínez. Txartel horia erakutsi die etxeko Guedes, Ćaleta-Car eta Oyarzabali eta kanpoko Ruggeri eta Raspadoriri.

Ikusle kopurua: 31.576 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!