Real Sociedad 2-0 Granada CF

Beste bat

Vídeo

Realak ez du etenik. Gaur beste garaipen bat lortu du Granadaren aurka Monreal eta Oyarzabalen golekin. Ligako bosgarren garaipena jarraian lidertzan jarraitzeko. 

Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik. Aukerak bata bestearen atzetik iritsi dira eta ordu erdia iritsi aurretik Monrealek lehena egin du korner baten irteeran. Oyarzabalek, beste behin ere, hamaika metroetatik maisuki lortu du bigarrena. Arerioak aukera gutxi sortu ditu eta gipuzkoarren atzealdea oso sendo agertu da uneoro. 2-0 eta partida lasaia atsedenaldian. 

Bigarren zatian norgehiagokaren joera berdina izan da eta Realak eroso jokatzen jarraitu du. Imanolen mutilek Willian Josek sartu ezin izan duen beste penalti bat izan dute. Granadako atezainak asmatu egin du. Ondoren, neurketa pultsazioz jaitsi da eta emaitzak ez du mugimendu gehiagorik izan. Partidako azken jokaldian, Granadaren aldeko penaltia. Remirok Machisi egindako penaltia gelditu du. 

Garaipen berri honek sentsazioetan, puntuetan eta etorkizunari begira baikortasunean sendotzen du taldea. Orain geldialdi bat dator, denboraldiko zati gogor baten ostean pilak kargatzeko balio behar duena. Eta itzuleran erronka gehiago iritsiko dira. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa: 

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Zubeldia, min.61), Aritz, Le Normand, Monreal (Aihen, min.78), Zubimendi, Merino (Guridi, min.46), Silva, Oyarzabal (kap)(Merquelanz, min.62), Januzaj (Portu, min.62) eta Willian Jose. 

Granada CF: Angel, Pepe, Eteki, Nehuen, Barcia, Kenedy (Fobi, min.46), Suarez, Isma Ruiz (Brunet, min.67), Molina (Bravo, min.76), Machis eta Soldado (Dani Plomer, min.46). 

Golak: 1-0: Monreal. 2-0: Oyarzabal (pen), min.27. 

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi dio etxeko Merinori eta kanpoko Barciari. Txartel gorria erakutsi dio etxeko Le Normandi 86. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!