JD SOMORROSTRO 1-2 REAL C

Beste bat

Gure hirugarren taldeak beste garaipen bat lortu du, laugarrena jarraian, gaur arratsaldean Somorrostrori El Maleconen bat eta bi irabazi ostean. Lehen zatia oso parekatua izan da, gol aukera gutxirekin eta lokaztutako zelai batekin, bi taldeen jokoa asko zaildu duena. Aukera onena txuri-urdinek izan dute, buruz korner batean. Langak bakarrik saihestu du gola. Gipuzkoarrek baloiaren jabetza handiagoa izan dute, baina aurkariaren areara gehiago hurbildu gabe. Bizkaitarrek, bestalde, ez dute atezaina urduritzea lortu.

Txuri-urdinek sendo jarraitu dute eta, partidari ekin eta minutu gutxira, markagailuan aurrea hartzea lortu dute Karrikabururen bitartez, hamaika metroetatik ez baitu hutsik egin. Bizkaitarrek aurrera pausoa eman eta, area barruan egindako aldaratze bat aprobetxatuta, Kortezon izan da neurketa berdintzea lortu duena. Baina, amaierarako bost minuturen faltan, Kortajarenak, areaz kanpoko erremate bikain bati esker, garaipena eman dio gure hirugarren taldeari. Txuri-urdinek hirugarren postuan jarraitzen dute, eta partida bat gutxiagorekin. Datorren astean Urgatzi jasoko dute Zubietan, multzoko azken sailkatua.

Fitxa teknikoa:

JD Somorrostro: Axpe, Garmendia, Artabe, Cubero, Nuñez, Txopi, Ito (Alday, min. 54), Celador (Vellisca, min. 69), Kortezon, Pablo eta Fano (Bilbao, min. 69).

Real C: Ortega, Carbonell (Balda, min. 77), Gorrotxategi (Lespinasse, min. 60), Cantero, Sukia, Zoilo, Zubillaga, Kortajarena (Obeso, min. 85), Dadie (Cortes, min. 77), Magunazelaia (Goñi, min. 60) eta Karrrikaburu.

Golak: 0-1: Karrikaburu (p.), min. 63; 1-1: Kortezon, min. 77; 1-2: Kortajarena, min. 84

Epailea: Ruiz Rabanal. Txartel horia erakutsi die etxeko Pablo eta Fanori eta kanpoko Magunazelaia, Karrikaburu, Dadie eta Goñiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!