SANSE - SD AMOREBIETA (OSTIRALA, 20:30)

Beste derbi bat

Sansek derbi berri bat jokatuko du jardunaldi honetan, ostiralean Amorebieta hartuko du eta. Talde txuri-urdinak Bilbao Athletic bisitatu zuen aurreko astean eta, bigarren zatian irabazten joan arren, azkeneko minutuetan zuri-gorriek markagailua irauli zuten eta hiru puntuak eskuratu zituzten. Sergio Franciscoren taldeak bi garaipen lortu ditu etxean jokatu dituen azkeneko bi jardunaldietan eta emaitza bera eskuratzen saiatuko da ostiralean. Kanpoko taldeak, bestalde, Sestao River garaitu zuen aurreko astean bi eta huts eta hiru puntuak bilatuko ditu Zubietara egingo duen bisitan. Bigarren derbia jarraian Sanserentzat, aukera berria zaletuen aurrean garaipena lortzeko. Aupa Sanse!

REAL C - DEPORTIVO ALAVÉS B (LARUNBATA, 18:00)

Gure hirugarren taldeak Deportivo Alavés B jasoko du larunbatean. Óscar Fernándezen taldeak etxetik kanpo lehenengo garaipena lortu zuen aurreko jardunaldian Deportivo Aragoni eginiko bisitan (1-2) eta hiru partida daramatza galdu gabe. Kanpoko taldea ere momentu oso ona igarotzen ari da, hiru garaipen jarraian lortu ditu eta, azkena CD Subizaren aurka (1-0). Bai Sansek eta bai Real C-k derbiak bezain bereziak diren neurketak dituzte aurretik.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:30 Emakumezkoen Kadetea - Intxaurdi KE (RSTV)

12:30 Infantila - Soraluze FT (RSTV)

15:30 Emakumezkoen B Taldea - Osasuna Femenino (RSTV)

18:00 Real C - Deportivo Alavés B (RSTV)

Igandea:

10:30 Infantil Gaztea - CD Vasconia (RSTV)

12:15 Easo - CD Hernani (RSTV)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!