REAL SOCIEDAD 1-1 REAL UNIÓN

Beste froga on bat

Vídeo

Realak forma hartzen jarraitzen du. Txuri-urdinek huts eta bat irabazi diote Real Union gaur arratsaldean Azkoitin jokatutako neurketan. Txerloiako zelaiak itxura paregabea izan du Realaren udako hirugarren froga jasotzeko. Llorenteren golak aurretik jarri zuen Reala baina Etxabegurenen burukada bat, azken jokaldian, berdinketa ipini zuen.

Hanketan minutuak batzen joan liga hasierarako txispa egokiena hartzen joan. Hori da orain helburua eta bide horretan doaz gipuzkoarrak. Gaur exijantzia politeko froga izan dute Irungo talde onaren aurka. Lehen zatian Zurutuza eta Oyarzabalek gola egiteko aukera izan dute eta, irundarrek, hegaletatik erdiraketak eginez, saiatu egin dira arriskua egiten.

Bigarren zatian txuri-urdinak erosoago izan dira nagusi eta Pardoren erdiraketa baten ostean Llorentek buruz egindako golak aurretik ipini zuen Reala. Azken jokaldian Etxabegurenek, buruz, behin-betiko berdinketa ezarri zuen. Orain, lanean jarraitzera. Eta larunbatean, lagunarteko berria. Bergaran CA Osasunaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Héctor Hdez, Guevara, Merino, Zurutuza (c), Concha, Oyarzabal y Bautista. Bigarren zatian: Zubiaurre, Zaldua, Llorente R., Zubeldia, De la Bella, Illarra, Pardo, Sangalli, Merquelanz, Juanmi eta Willian J.

Real Unión: Txusta, Azkoiti (k), Beitia, Capelete, Estrada, Etxaburu, Garrido, Garro, Letamendia, Orbegozo, Ekhi. Bigarren zatian atera dira: Ceberio, Esnaola, Etxabeguren, Garcés, Lizarraga, Martínez, Sagastibeltza, Sanz, Urkizu, Gaztañaga.

Golak: 1-0: Llorente R., min.66.

Epailea: Ojeda Beaumont. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!