Gure belar hockeyeko taldeak bana berdindu du gaur goizean Bera Beran CD Terrassaren aurka. Txuri-urdinak hobeagoak izan dira lehen zatian eta aukera argiak izan dituzte neurketan aurrea hartzeko, baina ez dute markagailua irekitzea lortu.
Bigarren zatia parekatuagoa izan da eta amaierarako hamar minuturen faltan, kataluniarrek berdinketa haustea lortu dute Naia Alonsoren bitartez. Baina etxekoek ez dute amore eman eta partidako azken jokaldian Nereba Belzunegik berdinketa lortu du penalti korner batean. Hiru partidatan hiru berdinketa lortu dituzte gipuzkoarrek eta sailkapenaren erdialdean kokatuta daude. Datorren astean Junior FC taldea bisitatuko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin