ELKARRIZKETA

“Beti gustatu izan zait Reala”

Vídeo

Sergio Gomez jokalari txuri-urdin berria da. Real Sociedad TV Las Rozaseko Futbolaren Hirian izan da Espainiako selekzioaren kontzentrazioan, eta Jon Pacheco eta Beñat Turrientes ere bertan dira, berarekin hitz egin eta bere lehen hitzak ezagutzeko.

"Ilusioz gainezka nago, eta taldeari eta Klubari helburuak lortzen laguntzeko ahalik eta lan gehien egiteko gogoz", esan du Sergiok. "Beti gustatu izan zait Reala eta Imanolen jokatzeko modua, beraz, oso pozik nago hona iristeagatik. Jokalari bezala hazten eta aurrera egiten jarraitu nahi dut, eta horretarako dena emango dut", adierazi du txuri-urdinak. "David Silvaren ‘21’ zenbakia Manchester Cityn eramatea pribilegioa izan zen niretzat, txikitatik gustuko nuen jokalaria da eta bera egon zen taldera etortzea beste pizgarri bat da", gaineratu du. "Aurredenboraldian ezin izango naiz egon, eta ea ahalik eta urrunen iristen garen selekzioarekin, baina gogo handia dut staff eta taldekideekin hasteko", esan du amaitzeko.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!