Anoetak euskaldunen arteko derbi nagusia hartuko du gaur arratsaldean, Real Sociedad – Athletic Club. Txuri-urdinek moztua ikusi zuten aurreko igandean La Rosaledan Imanol Alguacilen iritsieratik kateatutako dinamika ona, hiru garaipen eta berdinketa bakarra golik jaso gabe. Bizkaitarrek ez zuten punturik eskuratu ezta azken jardunaldi honetan, bat eta hiru galdu zuten etxean Levante UDren aurka.
Urte osoan zaleengatik jasotako bultzada eskertzea dute helburu jokalariek, igandean galdutako sentsazio onak berreskuratuta bide batez. Ezin dugu ahaztu azken aste hauetan ikusitako gauza on guztiak. Taldea area guztitan agertzen zen nagusi, atzealdeko sendotasuna eta
Denboraldia ez da desiratutakoa izaten ari, baina derbia beste gauz bat da. Zaleen sentimenduak azaleratzen dira egun hauetan, baloi bakoitza guda bat eta jokaldi bakoitza azkena. Malagan jasandako estropezutik altxatzeko aukera paregabea da gaurkoa. Jokalariak zelaitik eta gu harmailatik, denok txuri-urdin koloreengatik. Goazen Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin