JARRAITZEN DU OMONOIA ETA RCD ESPANYOL TALDEEN AURKAKO PARTIDETARAKO SARREREN SALMENTA

Bi partida Reale Arenan geldialdiaren aurretik

Getafeko ustekabearen ondoren, Realak bi partida jarraian jokatuko ditu Reale Arenan. Ostegunean Omonoia Nicosiaren aurka (18:45ean), Europa Leagueko bigarren jardunaldia, eta igandean, berriz, RCD Espanyolen aurka (18:30ean). Bi partida horien ondoren, Ligako geldialdia izango da.

Sarrerak salgai

Klikatu hemen zure sarrera erosteko

Sarreren salmentak martxan jarraitzen du Reale Arenan abendura arte jokatzen den edozein partidatarako. Etxeko lehen bi partidetan, sarrerak agortu egin ziren.

Bazkide txartelaren lagatzea

Gogoratu zure bazkide txartela klubari lagatzea Ligako eta Kopako partidetan bakarrikn egin daitekela. Iganderako lagapena prest dago. Ekimenak harrera ona izan du. Hala ere, edozein lehiaketatarako martxan dago Realzale App-aren bidez senide edo lagunei bazkide txartela lagatzea.

Klikatu hemen zure bazkide txartela klubari lagatzeko

Klikatu hemen App-a deskargatzeko eta zure bazkide txartela senide edo lagun bati lagatzeko

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!