Aktibatu da zure bazkide txartela klubari lagatzeko aukera

Reale Arenan eserleku bat ere ez hutsik

Beste denboraldi  zirraragarri bat dugu ate joka. Reale Arenako zaleak dagoeneko beraiekin bizitzen ohituta gauden une magikoak berriz bizitzeko prestatzen ari dira. Bazkideen errekor absolutua, erronka handinahiak lortu nahi dituen eta espiritua duen taldea, berriz ere Europan…pizgarriak pilatu egiten dira gure zelaiak astebururo bere galarik onenak jantzi ditzan.

Zentzu horretan, gure futbolariak ahalik eta babes handienarekin senti daitezen, klubak Reale Arenan eserlekurik hutsik ez geratzeko formulak aztertzen jarraitzen du. Hori dela eta, FC Bartzelonaren aurkako partidatik aurrera (abuztuak 21), gure bazkideek euren eserlekua klubari laga ahal izango diote ligako eta Kopako edozein partidatan.

Partida batera joaterik ez baduzu, zure eserlekua askatzeko aukera izango duzu, klubak salgai jar dezan eta, gainera, lagapen horregatik onura lortu ahal izan dezazun. Bazkideak liberatutako eserlekua saltzen bada, sarreraren zenbatekoaren %40 eramango du.

Bazkideak lagapen bakoitzeko sartzen duen zenbatekoa partidaren kategoriaren eta eroslearen adinaren (heldua edo Infantila) araberakoa izango da. Salmentaren beste %40 klubak bilduko du eta gainerako %20a kudeaketa gastuetara bideratuko da. Zure eserlekua saltzen ez bada, ez da dirurik sartuko.

Nola lagako dut?

Lerro hauen gainean uzten dizugun estekaren bidez, zure eserlekua askatu ahal izango duzu denboraldi honetako Ligako edo Kopako edozein partidatarako. Erosten ez bada, zure txartela edozein unetan berreskuratu ahal izango duzu, partida bakoitza hasi baino bi ordu lehenagora arte.

Plataforman lagapenaren egoera kontsultatu ahal izango duzu. Pilatutako diruak inoiz ez du gaindituko zure bazkide txartelaren kostuaren %100a. Urtarrilean, Realzale Programa ixtearekin batera, zure kuotatik kenduko dizugu lagapenengatik zein Realzale Programako puntuengatik pilatutako zenbatekoa.

Hemen duzu esteka zuzena: https://ticketing.realsociedad.eus/#/userarea/login

Laster, App Realzaletik

Denboraldiak aurrera egin ahala, zure lagapenen kudeaketa hobetuko duten funtzionalitateak txertatuko dira. Laster, lagapenekin metatu duzun zenbatekoa kontsultatu ahal izango duzu. Zenbateko horrek ezingo du gainditu zure kuotagatik ordaindu behar duzunaren %100.

Etengabeko hobekuntza horren esparruan, senide edo lagunei lagatzea bezala, hurrengo partidetan ere zure App Realzaletik egin ahal izango zaio lagapena klubari. Operatiba senide edo lagun bati lagatzearen antzekoa izango da, eta funtzionalitate hori 2019tik dago martxan.

Lagapenari buruzko ohiko galderak: sakatu hemen

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!