Real Sociedad 3-1 Real Betis

Bide onean

Vídeo

Realak garaipena berreskuratu du. Donostiarrek partida oso ona jokatu dute eta Real Betis nagustitasunez gainditu dute. Taldeak sendotasun handia lortu du Reale Arenan eta zaleen ilusioa bermatu egiten da.

Euria protagonista izan da. Zelaiak bizitasun handia izan du. Zehaztasunak garrantzi handi hartu du. Bazkaltzeko ordua eta hotza. Antzinetako partidetan bezala. Betisek abantaila lortu du lehen minututan. Lorenen gola VARrak onartu du ordu laurdena bete aurretik. Realaren erantzuna paregabea izan da. Monrealen erdiraketa indartsua eta Javi Garciak bere atean sartu du gola. Ordu erdia igaro ondoren Willian Josek gol ikusgarria lortu du. Zalduaren erdiraketa eskuin hegaletik eta brasildarraren erremate bikaina bigarrena lortzeko. Lehen zati borobila etxekoentzat. 

Imanolen taldeak baikor hasi du bigarren zatia. Nagusitasuna izan du lehen minututan eta hirugarren gola lortu du Porturen golarekin. Jaurtiketa area barruan Oyarzabalen asistentziaren ondoren. Neurketa bideratua eta garaipena etxean geldtu da.

Garaipen berri bat etxean goiko postuetan jarraitzeko. Betiko sentsazio onak eta ilusioz gainezka. Gustuko dugun Reala. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zadua, Le Normand, Zubeldia, Monreal, Guevara (Sangalli, min.69), Merino, Odegaard, Portu, Oyarzabal (kap)(Barrenetxea, min.84) eta Willian José (Isak, min.75).

Real Betis: Joel, Barragán, Mandi, Bartra, Álex Moreno (Pedraza, min.53), Javi García, Fekir, Joaquín (kap), Canales (Guardado, min.65), Loren eta Borja Iglesias (Tello, min.65).

Golak: 0-1: Loren, min.12. 1-1: Javi García (p.p), min.22. 2-1: Willian Jose, min.36. 3-1: Portu, min.58.

Epailea: Soto Grado. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevara, Le Normand eta Zubeldiari eta kanpoko Javi García eta Joaquíneri.

Asistentzia: 28.032 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!