REAL BETIS 0-0 REAL SOCIEDAD

Bidezko berdinketa

Vídeo

Realak hutsna berdindu du gaur arratsaldean Benito Villamarinen. Partida irekia eta edonork irabaz zezakeena izan da. Azken metroetan izan ez duten argitasunak ez die utzi bi taldeei partida irabaztea.

Ondo hasi da Reala, nahiko erraz iritsiz areara. Beti arrisku sentsazioarekin baina aukera argiak eduki gabe. Betikoak, pizten joan dira eta Telloren oinetan izan dute abagune onena, baina Moyak ondo gelditu du aurrelariaren jaurtiketa. Lehen zatiko azken minutuetan Reala gora etorri da berriro. Gutxi falta izan zaio Zurutuzari Juanmiren erdiraketa barrura botatzeko. Ile gorriaren kolpea Adanen aurka eta denak atsedenaldira. 

Partida aldatu egin da bigarren zatian. Ireki egin da. Jokoaren ordena galdu egin da eta baloia ez zen geratzen. Aukera argiena azken txanpan iritsi da, Odriozolaren jaurtiketa gurutzatu batean, Adanek kornerrera bidali duena. Gora ondo iritsi da Reala, baina ez du argitasunik izan.

Berdinketa ona da baina gehiago nahi da. Realak hirunaka batu behar du goiko postuetara heltzeko. Oraindik denbora dago baina etxetik kanpoko garaipenak behar dira. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Adán (kap), Mandi, Bartra, Junior, Francis G., Fabián, Javi García, Boudebouz (Joaquín, min.69) , Durmisi, Sergio León (Rubén Castro, min.69) eta Tello Herrera (Camarasa, min.83).

Real Sociedad: Moyá, Odriozola, Llorente R., H. Moreno, De la Bella, Zubeldia, Illarra (kap), Zurutuza (Guridi, min.66), Canales, Oyarzabal (Bautista, min.92) y Juanmi (Januzaj, min.73).

Epailea: González González. Txartel horiak: Sergio León, Bartra.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!