Gure Belar Hockeyko taldeak bigarren garaipena jarraian lortu du UD Taburienteri 4-2 irabazi ostean.
Ivan Lorentek zuzentzen duen taldeak hobeto ekin dio neurketari. Jone Albak markagailua estreinatzea lortu du txuri-urdinen alde, baina kanpokoek emaitza berdintzea lortu dute atsedenerako. Aldageletatik bueltan, etxekoek neurketaren kontrola hartu dute eta behin baino gehiagotan jo dute erasora arrisku handiko gerturaketak eginez. Partidako azken laurdenean donostiarrek, markagailuan aurreratzea bakarrik lortu ezean, partida erabakita utzi dute. Lehenik, Julene Sanchezek etxeko taldea aurreratu du markagailuan, geroago, Federica Cartak garaipenera hurbildu ditu donostiarrak eta, azkenik, Lucia Molinak partida erabakita utzi du. Azken minutuan UD Taburientek markagailuko distantziak murriztu ditu.
Bigarren garaipena jarraian belar hockeyko gure emakumezkoen taldearentzat. Datorren astean denboraldi hasierako dinamika hau luzatzen saiatuko dira RC Poloren aurka ligako hirugarren konpromisoan. Atxurrak gora!