Gure hirugarren taldeak bigarren garaipena jarraian lortu du gaur arratsaldean Zubietan Zarautzi irabazita (2-1). Kanpokoek aurrea hartu du lehen minutuetan Unai Alfegemeren golari esker, baina txuri-urdinek azkar erantzun dute eta Danel Lopezek berdinketa sinatu du atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian, donostiarren nagusitasuna argia izan da eta Hodei Garitaonaindiak markagailua irauli du etxekoentzat bigarren gola sartuz. Andrewsek eta Samuyiwak norgehiagoka erabakita uzteko abagune argiak izan dituzte gure hirugarren taldea sendo eta nagusi izan den neurketan. Hurrengo jardunaldian Santurtzi hartuko dute berriz ere Zubietan.
Fitxa Teknikoa:
Real C: Tompa, Peral, Ayo (kap.), Calderón, Ruiz de Illa (Segurola, min. 85), D. López, I. Ferrer, Baro (Samuyiwa, min. 59), Adjabeng (Elcano, min. 67), Nebreda (J. Gorosabel, min. 59) eta Garitaonaindia (Sáenz, min. 59).
Zarautz KE: Erik, Aizpurua, Perea (Etxeberria, min. 46), Manterola, D. Marín, Olazabal (kap.) (Peinador, min. 46), I. Fernández (Aranburu, min. 75), Irigoien, Singleton, Alfageme (Unanue, min. 83) eta Otermin (Peñagaricano, min. 75).
Golak: 0-1: Alfageme, min.14; 1-1: D. López, min. 31; 2-1: Garitaonaindia, min. 59.
Epailea: Julen Escalero. Txartel horia atera die etxeko Adjabeng, Calderón eta Samuyiwari eta kanpoko Olazabal, Perea, D. Marín eta Gastañaresi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin