Real Sociedad 2-1 Athletic Club

Bigarren Liga

Vídeo

Egun ahaztezina. Historian beti oroituko den derbia. Bigarren Liga jarraian lortzeko garaipena. Realak Athletic Cluben aurka jokatzen zuen denboraldiko azken jardunaldian. Gipuzkoarrek partida irabazi behar zuten txapelketa lortu ahal izateko. Eta horrela izan zen. Bigarren zatiaren hasieran Zamorak arratsaldeko lehen gola sartu zuen. Hamar minutu pasa ondoren Lopez Ufartek bigarrena egin zuen. Atotxa festa bat zen. Zaleek ikaragarri gozatzen zuten. Sarabiak aurkariaren gola sartu zuen, baina Realak Liga irabazi zuen. Harmailetan alaitasuna izugarria zen. Realak garaipena lortu zuen. Realak txapelketa irabazi zuen. Bigarrena jarraian. Gaur tituluak 36 urte betetzen ditu. Egun handia izan zen. Realaren eguna.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!