Realak SL Benfica hartuko du bihar 18:45ean. Aste barruan eta arratsaldean jokatzen dela eta, zaila izango da ‘txuri urdin’ eta Championseko ereserkia entzuteko garaiz iristea. Ordutegiaz gain, badira beste faktore batzuk gure zaleak zelaira sartzea baldintzatuko dutenak.
Kanpoko zaleen sarbidea
Obrak daudenez eta partidara joango diren zale portugaldarren kopuru handia dela eta, segurtasunean eskumena duten agintariek eremu mugatu zabalagoa zehaztu dute. Eremu hortatik 7. atera sartzeko soilik mugitu ahal izango dira kanpoko zaleak.
Horregatik, inguru horretan ibiltzen diren bazkideek, gehienak Ekialdeko Harmailakoak, beste bide batetik joan beharko dute bere aterantz. Beheko lerroetan, bisitarientzako gune itxia ikusiko duzu, baita gomendatzen dizugun sarbide-fluxua ere.
Garraioari buruzko gomendioa
Amarako Aita Donostia biribilgunean ere egiten ari diren obrak direla-eta, Donostiako Udalak honako hau jakinarazi du:
- Reale Arenara iristeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, eta ibilgailu pribatua erabiltzea ezinbestekoa bada, Illunbeko aparkalekura joatea eta Aita Donostia biribilgunea eta ingurua sahiestea beste bide batzuk erabiliz gomendatzen da.
- 10-15 minutu inguruko erabateko zirkulazio etenaldiak egingo dira ekitaldien inguruan, oinezkoen zirkulazioa errazteko eta segurtasuna bermatzeko.
- Autobus geltokiak ekitaldien eta obren egoerara egokituko dira.
- Reale Arenako eraztunaren barruan dauden ibilgailuek gutxienez ekitaldia baino 30 minutu lehenago eta ondoren aparkatuta egon beharko dute. Denbora horretan, ibilgailuak ezin izango dira galtzadako erreian edo motorra martxan dutela egon.
Aldez aurretik etorri
Azken batean, zale askok arratsaldeko partidara garaiz joateko izan ditzaketen zailtasunak ulertuta, ahalik eta lehen etortzea gomendatzen dizugu. Eskertzen dizugu zure ulermena, eta espero dugu bihar, ereserkiak entzuten direnetik, elkarrekin jai handi batez gozatzea.