ERREGE KOPAKO FINAL 1/16KO ZOZKETA

Bihar, gure lehen arerioa

Bihar ezagutuko dugu zein izango den Errege Kopan izango dugun lehen arerioa. Zozketa Espainia Federazioaren egoitzan egingo da, 12:00etan, eta orduan jakingo da ze talderen aurka jokatuko dugun final hamaseirenetako errondan.

Realak LaLiga Santanderreko talde baten aurka (Europan ari ez dena) edota LaLiga 1|2|3ko talde baten aurka arituko da. Maila baxuagoko taldea egokitzen bazaio, joaneko partida etxetik kanpo jokatuko du (urriak 31) eta itzulekoa Anoetan (abenduak 5). Maila berekoa bada arerioa, partiden ordena zozketan ateratako bolen ordenaren arabera antolatuko da. Arerio posibleak hauek dira:

RCD Espanyol

Deportivo Alavés

Real Valladolid

Celta de Vigo

Levante UD

SD Eibar

Getafe CF

Girona FC

Athletic Club

CD Leganés

Rayo Vallecano

SD Huesca

RCD Mallorca

Córdoba CF

Cádiz CF

CD Lugo / AD Alcorcón

CF Rayo Majadahonda / Sporting de Gijón

UD Almería / CF Reus

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!