Jada badugu lehen PS5aren irabazlea!

Bihar hasiko da #40UrteTxapeldun-aren bigarren txanda

Bihar, otsailak 11, #40UrteTxapeldun bilduma digitalaren bigarren kromoen txanda aktibatuko da. Bihartik otsailaren 23an egingo den bigarren Play Station 5aren zozketara arte, lehen liga irabazi zuen taldearen albumeko beste lau kromo kaleratuko dira aldizka 

Beste lau PS5 eta Volkswagen Tiguan bat 

Parte hartzeko modua lehen txandako bera da. Zenbat eta kromo gehiago aktibatu zure Realzale App-an RS Smart Tag etiketaren bidez, orduan eta aukera gehiago izango duzu sari handi horietako bat eskuratzeko. Gogora ezazu lehen txandako kromoek ez dutela bigarren zozketa honetarako zenbatuko, baina bai Volkswagen Tiguanako azken zozketarako (apirilak 26). 

Badugu lehen irabazlea!

Atzo, notario aurrean, Play Station 5 baten zozketa egin zen, #40UrteTxapeldun album digitalaren lehen lau kromoak bildu dituzten pertsonen artean. Jon Legorburu Villegas bazkide donostiarrak irabazi du lehen PS5a. Zorionak!

Oinarri arautzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!