Oso gutxi falta da gure taldea Anoetan berriko ikusteko. Bihar, 19.30ean, Realak SD Eibar hartuko du LaLiga Santander-eko 25. Jardunaldian. Ikasle guztiek plan perfektuaz disfrutatuko dute Anoetan Ikasle Egunari esker, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, Ceinpro eta CEPA Ignacio Zuloaga HHI batu diren iniziatiba, hain zuzen.
Hamar eurogatik, ikasleek Reala Anoetan animatzeko aukera izango dute partidan eta, gainera, aurretik, giro politaz gozatuko dute. Gure lurraldean tradizio handia duten futbola eta gastronomia batu egingo dira ekimen honetan parte hartuko duten bost tabernei esker. Bi euroren truke, ikasleek edari bat eta pintxo bat hartzeko aukera izango dute Garaitza (Armerías Plazan 9), Ñañarri (Madril Etorbidean 18), Bar Haritza 22 (Madril Etorbidean 22), Arkupe (Madril Etorbidean 30) edo Maite (Ferrerias Plazan) tabernetan.
Sarrera salmenta
• UPV/EHU: kafetegiaren ondoan jarriko den karpan (Barriola Aretoa).
• Deustuko Unibertsitatea: sarrerak Unibertsitateko kirol bulegoan eros daitezke.
• Mondragon Unibertsitatea: sarrerak Unibertsitatearen fakultate bakoitzeko kirol zerbitzuaren bidez eros daitezke.
• Anoetako txarteldegia: astelehenean, 10:30etatik 13:00etara eta 16etatik 19etara eta asteartean, 10:30etatik 13etara eta 17etatik aurrera.
Unibertsitate edo zentro batek iniziatiban parte hartu nahi baldin badu, klubarekin kontaktuan jarri daiteke [email protected] helbidearen bidez.