BIDALI ZURE ARGAZKIRIK ORIGINALENA ETA IRABAZI BIDAIA HALCON VIAJESEKIN

Bidaiatu #Txuriurdinakmundutik lehiaketarekin

Orain, urteko oporraldirik handieneko hilabetean sartzen ari garela eta, ez utzi etxean zure Realaren kamiseta eta erakutsi harro zauden lekuan zaudela.  Halcon Viajesen laguntzari esker, hemendik aurrera zure argazkirik txuri urdinenak, zuri hainbeste gustatu zitzaizun uneko argazki horrek, sari bikainak eduki ditzake.

Tenerifera bidaia argazkirik originalenarentzat

Halcon Viajesen eskutik #Txuriurdinakmundutik lehiaketaren hirugarren edizioa aktibatu dugu, Tenerifen lau gaueko bi lagunentzako egonaldi bat irabaz dezazun, Bilbotik hegaldi zuzenekin (joan-etorria) eta 4* hotelarekin, ostatu eta gosari erregimenean.

Beheko lerroetan azaltzen dizugu nola parte hartu:

Zure argazkia, gure Fan Wall-ean

Egin klik hemen gure Fan Wallen sartzeko

Lehiaketa batez ere sare sozialen bitartez garatuko da. Originalenak klubaren kontu ofizialean jarriko dira ikusgai, eta posta elektroniko bidez jasotzen direnetatik eskatutako baldintzak betetzen dituztenak ere zabalduko dira. Zure argazkia gure Fan Wallen argitaratzen bada, horrek esan nahiko du zozketan sartu zarela.

Nola parte hartu dezaket?

Gogoratzen Old Traffordera bidaiatu zenuenean?, Edo mito txuri urdin batekin gordetzen duzun argazki hori? Eta zure azken oporretan kamiseta jantzita zenuela atera zenuen argazki hura? #Txuriurdinakmundutik lehiaketan parte hartzeko, Realaren kamiseta edo bufanda jantzita duzula ateratako argazki bereziren bat eduki behar duzu, hori baino ez, edo, bestela, laster oporrak datozela eta horretarako egun aproposak direla aprobetxatuta zure Realaren kamiseta maletan sartu eta argazki bat atera munduko edozein bazterretan.

Zure argazkirik gustukoena aukeratu ondoren, bi modu izango dituzu Kanarietarako bidaiaren zozketan sartzeko, aukera horietako bakoitzean adierazitako jarraibideak betez:

Aukera (RRSS)

1. Twitterren, Facebooken edo Instagramen duzun kontuan argitaratu.

2. Gehitu hashtag hauetako bat: #Realistasporelmundo edo #Txuriurdinakmundutik.

3. Instagramen Halcon Viajesen kontu ofiziala aipatu.

4. Pertsona bakoitzari gehienez ere bost argazki onartuko zaizkio, eta argazkiak bereizita argitaratu beharko dira. 

5. Zuk argazkia argitaratu ondorengo egunetan zure argazki hori gure Fan Wallen argitaratzen bada, zozketan sartu zarela esan nahiko du.

Aukera (posta elektronikoa)

1. Bidali zure argazkirik gogokoena posta elektronikoko helbide honetara: [email protected].

2. Gehitu “gaia” atalean bi hasghtag hauetako edozein: #Realistasporelmundo edo #Txuriurdinakmundutik.

3. Pertsona bakoitzari gehienez ere bost argazki onartuko zaizkio, eta denak mezu elektroniko berean bidali ahal izango dira.

4. Zuk argazkia argitaratu ondorengo egunetan zure argazki hori gure Fan Wallen argitaratzen bada, zozketan sartu zarela esan nahiko du. Horretarako, argazkiarekin zerikusia duen zerbait esan beharko diguzu: izen bat, zer lekutan atera zen,… Zuk nahi duzun xehetasuna!

Bidalitako argazkiak

Urtean zehar bidali dizkiguzun argazki edo argazki guztiak ere lehiaketan sartu ahal izango dira, aurreko edizioetan parte hartu zutenak izan ezik. Zure sare sozialetan berriro argitaratu behar dizkiguzu eta/edo posta elektronikoz bidali, eskatutako baldintzak betez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!