SINADURA-EKITALDIA BM LERUNEN, GORROTXA, EDNA ETA LUCÍA RODRÍGUEZ JOKALARIEKIN

Bihar ikusiko dugu elkar Elgoibarren!

Jon Gorrotxategik eta Lucía Rodríguezek azaroan eskuratu duten MVP saria partekatuko dute bihar Elgoibarko zaleekin. Horrez gain, Edna Imade aurrelaria ere bertan izango da. Izan ere, urriko MVPa izanik, aurreko ekitaldian parte hartu ezinik geratu zen nazioarteko konpromisoengatik. Hirurek jasoko dute, beraz, beren lehen garaikurra gure babesle den BM Supermerkatuen eskutik.

MVParen banaketa-ekitaldia BM Supermerkatuetan egingo da bihar, hilak 10, Lerun kaleko saltokian, Elgoibarren. 18:00etatik 19:00etara, erdilariak, atzelariak eta aurrelariak autografoak sinatuko dituzte, eta argazkiak aterako dituzte gertutik ezagutu nahi dituzten guztiekin.

Nola funtzionatzen du bozketak?
Partida bakoitzaren ondoren irekitzen da MVParen bozketa. Epea itxi ondoren, hiru jokalari bozkatuenek 3, 2 eta 1 puntu lortzen dituzte sailkapenerako. Hilabete amaierako zenbaketan, jokalarien arteko berdinketarik badago, boto-kopuruak erabakitzen du nor den irabazlea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!