REAL SOCIEDAD-CELTA (LARUNBATA, 14:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Celtaren arteko partidako informazio erabilgarria (14:00):

Keler Espazioak

Keler Espazioko hiru guneak -Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming- 12etatik aurrera irekiko dira, gure zaleek motorrak berotu ditzaten. Sukaldaritza zerbitzuaz gain, Gastrogunek beste musika emanaldi bat hartuko du, atarikoa girotzeko. 12:30etatik aurrera, Natural Project talde gipuzkoarrak pop-rock musika elektronikoarekin bat egingo du.

Bestalde, partida pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da. Sarrera doakoa izango da.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 13:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta txarteldegia

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 12:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 13etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkalekua 13etatik aurrera martxan egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!