Hemen duzu Realaren eta Granada CF-ren arteko partidako informazio erabilgarria (14:00):
Keler Espazioa
Keler Espazioak ateak irekiko ditu, 12etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 13:00etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 12:00etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 15:00etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 13:00etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf