Jaunartzeen garaia bizi dugunez, prest duzu oparia? Gero eta haur gehiago ari dira padel jokoan eta, horregatik, pack oso bat oparitzeko aukera eskaintzen dizugu hain modan dagoen kirol hau egin dezaten. Salgai dituzu gure dendetan Realaren pala juniorra -baita pala adultoa- eta zure klub gogokoenaren irudiarekin zaindutako pilota poteak.
Pala helduaren ezaugarriak
‘Real Sociedad 2025’ helduentzako pala geruza hirukoitz batekin eraikita dago. Barruko biak beira-zuntzezkoak dira, eta kanpoko geruza % 100 karbono-zuntzezkoa 3K Twill. Berreskurapen handiko H28 Black EVA gomarekin konbinatuta, ukimen ertain-gogor bat ematen diote palari, kolpe bakoitzean kontrol handiena emango diguna, eta erremateetan egiten dugun indar guztia transmititzeko aukera ematen digu, potentzia handituz.
Gure palen markoak 3K karbono-zuntza du, eta beira-zuntzarekin konbinatzen denez, markoa arinagoa da, gogorragoa kolpeen aurrean, eta ukimena ematen dio orain arte inoiz lortu ez den palari.
Gure palak GEL COAT TEKNOLOGIAREKIN TXIRIKORDATUTAKO palak dira, bibrazioen transmisioa ahalik eta gehien murriztuz. Palaren aurpegirako hondar zimurtsu berriari esker, gehigarri bat lortzen dugu gure kolpeetan efektuak aplikatzerakoan.
Haurrentzako palaren ezaugarriak
‘Real Sociedad 2025’ haurrentzako pala ezin hobea da padel kirolean hasi nahi duten 12 urtetik beherako jokalari guztientzat. Hona hemen pala honen ezaugarri nagusiak:
Kontrol bikaina: Eva Soft gomazko eta beira-zuntzezko konposizioak umearentzat kolpearen sentsazioa benetan leuna izatea eragiten du.
Puntu gozo zabala: pala osoan gainazala mantentzen duen moldeari esker, zentrorik gabeko kolpeak saihestuz.
‘Real Sociedad 2025’ haurrentzako pala geruza hirukoitz batekin eraikita dago, eta beira-zuntzezko geruza guztiek, EVA PAK SOFT gomarekin konbinatuta, ukimen leun bat ematen diote palari, kolpe bakoitzean kontrol handiena emango diguna.
Gure palak GEL COAT TEKNOLOGIAREKIN TXIRIKORDATUTAKO palak dira, bibrazioen transmisioa ahalik eta gehien murriztuz. Palaren aurpegirako hondar zimurtsu berriari esker, gehigarri bat lortzen dugu gure kolpeetan efektuak aplikatzerakoan.
Pilota sortaren ezauigarriak
Eraman zure jokoa hurrengo mailara gure pack esklusiboarekin. Padelaren zale amorratuentzat bereziki diseinatuta, pilotek, pistan errendimendu aparta emateaz gain, Realaren izena ere badute, partida bakoitzari ukitu bakarra eta profesionala gehituz.
Ezaugarriak: 3 pilota pack bakoitzeko, erresistentzia handiko goma, hori kolorea Real Sociedadekin beltzez inprimatua.
