Larunbatean Madriden jokatuko dugu eta hurrengo partida Reale Arenan maiatzaren 13an, asteartean, jokatuko da Celtaren aurka (20:00). Astegunetan jokatzen denez, ‘Zure argazkia taldearekin’ saioan parte hartzeko formularioa aurreratzen da. Esperientzia ahaztezina da, etxeko txikienek (4-10 urte) taldea gertutik sentitzen baitute une zirraragarrian, partida hasi baino minutu batzuk lehenago. Beraz, bihar, ostirala, hilak 9, 09:00etatik 11:00etara egongo da aktibatuta izen-ematea.
Sakatu hemen ‘Zure argazkia taldearekin’ ekimenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero
Nola emango dut izena?
Ekimen honetan izena emateko, beharrezkoa izango da haurra bazkide edo RS Fan izatea, eta, oro har, gure etxean jokatuko den partidaren aurreko astelehenero prestatuko den formularioa betetzea (eguna alda daiteke astegunetan jokatzen bada).
9:00etatik 11:00etara eman ahal izango duzu izena. Izena emateko kupoa gaindituz gero, egun berean zozketa egingo da eta 25 irabazleekin harremanetan jarriko da formularioan adierazitako helbide elektronikoaren bidez. Helbide hori webgune ofizialeko "RS Txiki" atalean egongo da eskuragarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin