Hemen duzu Realaren eta CA Osasuna-ren arteko partidako informazio erabilgarria (16:15):
Keler Espazioa
Keler Espazioak ateak irekiko ditu, 14:15etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.
Maketa Lehiaketaren lehen emanaldia
Bihar finalisten lehen emanaldia izango da. Sergio Muñoz 18 urteko donostiar gazteak inauguratuko du bigarren fase hau. Emanaldia 15:30etan hasiko da Keler Espazioko Gastrogune gunean. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Ateen irekiera
Reale Arenako ateak 15:15etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.
Bazkideentzako Arreta Bulegoa
Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 14:15etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.
Tabernetako eta dendako zerbitzua
Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 15:15etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.
Bizikleten aparkalekua
Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 15:15etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf