Hemen duzu ostegun honetan, azaroaren 5ean, Realak eta Olympique Lyonnais taldeak Anoetan jokatuko duten partidari buruzko informazio erabilgarri guztia (18:45ean):
Trafiko-mozketak
Partida dela eta, segurtasun-dispositibo garrantzitsua ezarriko da Anoeta estadioaren inguruan. Neurri horrek, batez ere, partida hasi aurreko orduetan Anoeta inguruko trafikoari eragingo dio. Hori dela eta, Amara Berrin perimetro bat zehaztuko da, eta bertan ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da 16:45etik aurrera.
14:00etatik 22:00etara:
- Anoetara sartzeko baimena egiaztatutako ibilgailuek bakarrik izango dute, eta sarbidea Errondo pasealekutik soilik egingo da.
16:45etik 19:00etara:
- Errondo pasealekua (Zorroaga pasealekuaren eta Toribio Alzaga kalearen arteko biribilgunetik Portutxoko biribilguneraino) erabat itxita egongo da trafikoarentzat.
- Begiristain Doktorearen pasealekua erabat itxita egongo da ospitaleen ingururaino, bi noranzkoetan. Ospitaleetara joan behar dutenei GI-40 errepidea erabiltzea gomendatzen zaie.
- Madril eta Isabel II.a hiribideen inguruko trafikoa mugatuko da.
- Garraio publikoari ere eragingo diote murrizketek.
Murrizketa horiez gain, bi taldeetako autobusak iristen direnean, 17:00etatik 17:15era bitartean, gutxi gorabehera, Errondo pasealekua ere itxiko da. Tarte horretan, ezin izango da estadiora sartu inolako sarbidetatik.
Gainera, Errondo pasealekuan ibilgailuen trafiko handiagoa aurreikusten da, Anoeta hotelaren ondoko sarbidea itxita egongo baita.
Oinezkoen mugikortasuna
16:45etik 19:00etara:
- Oinezkoentzako pasabidea itxiko da honako kale eta pasealeku hauek mugatzen duten perimetroan: Toribio Alzaga – Zorroaga pasealekua – Aita Donostia – Anoeta pasealekua.
- Rafael Ruiz Balerdi haur-parkea ezin izango da erabili.
- Anoetara sartzeko aukera bakarra Errondo pasealekutik (Atano III) izango da. Horrek esan nahi du Ekialdeko Tribunara edo Aitor Zabaleta Harmailara (Hegoaldea) joan nahi duten bazkideek estadioari buelta eman beharko diotela, Tribuna Nagusiaren ondotik igarota.
Probintziatik datozen autobusak
Aurreikusitako trafiko-murrizketak direla eta, probintziatik datozen autobusen mugikortasuna ere aldatu egingo da ostegun honetako partidarako.
Normalean Zorroaga pasealekuan eta Gregorio Ordóñez kalean aparkatzen duten autobusek Illumbeko aparkalekuan utziko dituzte bidaiariak partida hasi aurretik, handik estadiora joan daitezen.
Partida amaitutakoan, autobus horiek Zorroaga pasealekuan egongo dira aparkatuta, zaleak jaso eta dagozkien udalerrietara eramateko.
Ohiko 9 autobusak ere mantenduko dira, eta Anoetako eraztunaren barrualdean hartu ahal izango dira.
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia
Urriaren 11n Levanten aurka Anoetan jokatutako azken partidan berrikuntza izan zen Euskotrenen atondo berriaren irekiera. Gogorarazi nahi dugu Topoaren erabiltzaileek mugitzeko aukera berri bat izango dutela, partida honetatik aurrera martxan jarriko dena.
Partida amaitutakoan trena zein noranzkotan hartu nahi duten kontuan hartuta, honako hauek izan beharko dituzte gogoan:
- Hendaiarako noranzkoan Topoa hartu nahi dutenek atondo berriko atetik sartu beharko dute nasetara. Partiden irteeretan, sarbide hori lurraldearen ekialderantz doazen trenetarako soilik gordeko da.
- Lasarte-Oriara doazen trenak hartu nahi dituztenek atondo zaharreko sarrera nagusitik sartu beharko dute nasetara.
- Zumaiarako noranzkoan doazen trenak hartuko dituzten erabiltzaileek atondo zaharreko Gasca aldeko sarbidea erabili beharko dute.
Normalean, Realak partidarik jokatzen ez duenean, atondo zaharra itxita egongo da, berritze-lanak direla eta. Realak jokatzen duenean edo Anoeta inguruan jende asko biltzen duten ekitaldiak antolatzen direnean, terminal zaharra ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da, eta amaitu eta bi ordura arte egongo da zabalik.
Euskotrenek zein Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Euskotreni buruzko informazio gehiago (HEMEN klikatu).
Donostiabusi buruzko informazio gehiago (HEMEN klikatu).
Keler Espazioa ez da irekiko
Segurtasun-arrazoiak direla eta, Keler Espazioa itxita egongo da datorren ostegunean.
Topagunea 3. eta 13. ateetan
Joan den denboraldiko arrakastaren ondoren, aurten ere 'Topagunea' izango dugu, Anoetako partidaren atariko giroa berotzeko 'txoko'rik onena. Datorren ostegunean, Olympique Lyonnaisen bisita dela eta, 16:45etik 19:45era egongo da martxan.
Aurreko partidan bezala, bi gune izango dira estadioaren inguruan. Alde batetik, ohikoa, hegoaldeko zabalgunean, 13. atearen ondoan. Partida honetako berrikuntza, berriz, 3. atearen ondoan garagardoa saltzeko postu esklusibo bat jarriko dela izango da.
'Zaleguneak' aurrera jarraitzen du
Estadioko tabernen eskaintza zabalduko da, gune berriekin. Datorren osteguneko partidarako, honako hauek izango dira:
- Familia Tribuna: Mexikoko janaria (Doña Chepina).
- Ekialdeko Tribuna: Argentinako janaria (DG&FE) eta gozokiak (Bakerboyz).
- Hegoaldeko Tribuna: Ibaia Kebab.
- Tribuna Nagusia: Hot dog-ak (Perro).
Denda eta tabernetako zerbitzua
Anoetako denda 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Bestalde, estadioko tabernak 17:45etik aurrera egongo dira martxan.
Anoetako txarteldegia
Anoetako bazkideentzako arreta-bulegoaren ondoan, Atano III pilotalekuaren parean, dauden txarteldegiak 16:45etik 18:45era egongo dira zabalik, sarrerak saltzeko.
NFC txartela (26-27 denboraldia)
Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berri bat. Denboraldi berriko NFC txartela deskargatzeko eskuragarri dago jada.
Ostegun honetan erabili ahal izango duzu Anoetarako sarbidea arintzeko. Deskargatu eta mugikorreko edo erloju adimenduneko wallet-ean gorde ondoren, Interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango duzu. Beraz, estaldura-arazoek ez dute sarbidean eraginik izango. Estadioko ateak 17:45ean irekiko dira.
Garrantzitsua: joan den denboraldian NFC txartela erabili bazenuen, denboraldi honetakoa berriro deskargatu beharko duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu HEMEN.
Txartelen lagapenak
Gogoratu, partidara joan ezin bazara, bazkide-txartela klubari edo beste pertsona bati (senide bati, lagun bati edo nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketa horietako edozein egin ahal izateko, aurretik zure erregistroa eguneratuta izan beharko duzu. Sarbideetako kontrol- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, kudeaketa 17:45ak baino lehen egin beharko duzu.
Klikatu HEMEN eta jarraitu argibideei.
Hiri-autobusak partida amaitu ondoren
Partida amaitutakoan, segurtasun-arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza 15 minutuz trafikoarentzat itxita egongo dela jakinarazi digute. Hiri-autobusen erabiltzaileei pazientzia izatea eskatzen zaie.
Bizikleten aparkalekua
Partida aste barruan jokatuko denez, oraingoan ez da erabilgarri egongo Amara Berri ikastetxean dagoen eta IBK Bike-k babestutako bizikleta eta patineteentzako aparkalekua.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin