Ostegunean Europa Leagueko liga faseko partida jokatuko dugu Åråsen Stadion estadioan, 21:00etan. Lillestrømek 430 realzale inguru hartuko ditu, taldeari hitzordu garrantzitsu honetan babesa emateko asmoz. Lillestrømera joango bazara, hona hemen zenbait gomendio:
Realarekin harremanetan jartzeko
Lillestrømera bidaiatuko duten Realeko zaleei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, klubeko langileak bertan izango dira, joan-etorrietan, estadiorako sarbidean eta izan dezaketen beste edozein beharretan laguntzeko. Harremanetarako telefonoa hau izango da: 691525039.
Sarrerak jasotzea
Lillestrømek urriaren 19an, astelehenean, bidali zituen sarrerak. Eskaera egiteko erabili zenuen posta elektronikoa begiratu ondoren sarrerak aurkitzen ez badituzu, jarri gurekin harremanetan tickets@realsociedad.eus helbidearen bidez.
Topagunea
Zale txuri-urdinen topagunea FUSER BAR izango da. Estadiotik hogei bat minutura dago oinez, eta Lillestrømeko tren geltokitik bost minutura.
Osteguneko 16:00etatik aurrera, leku enblematiko horretan elkartuko gara, estadiorantz abiatu aurretik giroa berotzeko. Gogorarazten dizuegu kalean edari alkoholdunak kontsumitzea debekatuta dagoela.
Estadiorako joan-etorria
Kulturpubenetik estadiora 20-25 minutu besterik ez daude oinez, eta 19:15-19:30 aldera abiatuko gara estadiorantz.
Topagunera joaten ez diren zaleek beren kabuz joan ahal izango dute oinez tren eta autobus geltokietatik Åråsenera.
Oslotik joateko garraioari dagokionez, L1 trena ez hartzea gomendatzen da, bidaiaren iraupena dela eta: Oslo S geltokitik 30 minutu inguru behar ditu; beste tren batzuek, berriz, 10 minutu inguruan egiten dute ibilbidea.
Estadiorako sarbidea
Zale bisitarientzako harmailara sartzeko sarbidea «1. sarrera» izango da. Ateak 19:45ean irekiko dira.
Estadiora sartzeko, sarrera egiaztatu, miaketa egin eta sarrera tornuan eskaneatuko da. Estadiora garaiz iristea gomendatzen dizugu.
Estadio barruan janari eta edari zerbitzua egongo da, baina alkohola kontsumitzea debekatuta dago.
Debekatutako objektuak
Segurtasun arrazoiengatik, zaleek ezingo dituzte estadiora sartu objektu handiak, banderak, puntadun aterkiak, motxila handiak (gehienez 30 cm x 120 cm x 5 cm; ez dute A4 baten tamaina gainditu beharko), alkohola edo bengalak bezalako objektu sukoiak, ezta ikusleei kalte egin diezaiekeen bestelako elementurik ere.
Partida amaitu ondoren estadiotik irtetea
Ez da aurreikusten partida amaitzean zaleak estadio barruan itxaron behar izatea.
Oslorako tren zerbitzua 23:56ra arte
Partida amaitutakoan, Lillestrøm Togstasjon tren geltokira oinez joatea eta han Oslorako trena hartzea gomendatzen da. Geltokia Åråsenetik 25 bat minutura dago oinez. Azken trena 23:56an irtengo da.
GARRANTZITSUA: bidaia aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dizugu, bai joanekoa, bai, batez ere, itzulerakoa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin